Ikusmina piztu du Kodaore elkarteko kideen judo erakustaldiak

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 25a, 09:43

Santioen atariko, judo erakustaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Kodaore klubeko kideek. 

Santio festen bueltan ohiko hitzordua da Kodaore kirol elkartekoen judo erakustaldia. Aurten ere ez dute hutsik egin, eta atzo, Santio bezpera, egin zuten erakustaldia plazan, 19:00etan hasita.

Jende ugari bertaratu zen kirol elkarteko kideen abileziak ikustera, eta ikusmina piztu zuen saioak. Askotariko ariketak eta erronkak egin zituzten plazaren erdian jarritako tatamian, Kodaoreko gaztetxoek, gazteek eta helduek, eta txaloz hartu zituzten plazan bertaratutakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide