Mahai bueltan eta dantzan elkartu dira Done Jakue kaleko bizilagunak

Maialen Etxaniz

Iaz bezala, aurten ere Frontoi Txikian elkartu dira Done Jakueko bizilagunak, santioen aitzakian.

Santioen aitzakian, afaria egin dute aurten ere Done Jakue kaleko bizilagunek. Atzo, Santio bezpera, Frontoi Txikin elkartu ziren auzotarrak, kaleko festa ospatzeko. Hitzordura animatu zirenak 20:30ean hasi ziren afariarekin, baina izan zuten festa luzatzeko aukera; izan ere, aurten Urbieta DJak girotu zuen gaua. Txikienek jolasak ere egin zituzten, eta helduek dantzan borobildu zuten santiotarren jaia. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide