Saninazioak direla eta, datozen egunetan hondakin komertziala biltzeko ordutegian aldaketak izango direla jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak. Hona hemen uztailaren 30etik abuztuaren 2ra arteko ordutegiak, egunez egun:
- Uztailaren 30a, asteartea
- Kartoiaren ohiko bilketa: 10:00etan.
- Uztailaren 31, asteazkena
- Errefusaren ezohiko bilketa: 07:00etan.
- Organikoaren ohiko bilketa: 09:00etan.
- Abuztuaren 1a, osteguna
- Errefusaren ohiko bilketa: 09:00.
- Organikoaren ezohiko bilketa: 09:00etan.
- Abuztuaren 2a, ostirala
- Errefusaren ezohiko bilketa: 07:00etan.
- Organikoaren ezohiko bilketa: 09:00etan.
- Kartoiaren ohiko bilketa: 10:00etan.
Bestalde, abuztu osoan eta irailaren 4ra bitartean, 10:00etan bilduko dute Azpeitiko hondakin komertziala, ohiko egutegiari jarraituta eta egunero dagokion hondakin mota jasoz.