Gaur eta igandean eman ahalko da izena saninazioetako herri bazkarian

Unax Larrañaga 2024ko uzt. 26a, 12:11

Hainbat gazte txartelak erosten. (Unax Larrañaga)

Zapi arroxak eta kamisetak eskuratzeko aukera ere izango da udaletxe azpiko arkupeetan, eta kuadrilla arteko olinpiadetan izena emateko ere bai.

Gerturatzen ari dira saninazioak eta horrekin batera, gerturatzen ari da San Inazio bezperako herri bazkaria ere. Gaur eta igandean izango dute herritarrek bazkarirako txartelak zein kamisetak eta zapiak eskuratzeko aukera. Gaur, goizez, 13:30ak arte egongo da mahaitxoa Sanagustinpean, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Igandean, berriz, arratsaldez soilik izango da izena emateko aukera, 17:30etik 20:30era.

Herri bazkariko txartelak hamar eurotan eskura daitezke, kamiseta bost eurotan eta zapia eskuratu nahi dutenek, berriz, hiru euro ordaindu beharko dituzte. Horrez gain, abuztuaren 1eko kuadrilla arteko olinpiadetan izena eman nahi dutenek ere egun, ordutegi eta toki berean egin dezakete; bestela, Haginpe tabernan edo Haujijijairen Instagrameko kontura idatzita ere eman daiteke izena kuadrillen olinpiadetarako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide