Hasi dira festetako eszenatokiak muntatzen eta bihar ekingo diete txosnak muntatzeko lanei

Unax Larrañaga 2024ko uzt. 26a, 13:04

Plazako eszenatokia, kokaleku berrian. (Unax Larrañaga)

Txosnaguneko zein plazako eszenatokiak gaur goizean hasi dira muntatzen, eta bihar izango da txosnen txanda.

Festak gerturatu ahala, prestaketa lanak ere aurrera doaz. Plazako zein txosnaguneko eszenatokiak eta txosnak muntatzeko lanak hasiko dituzte egunotan. Plazako zein txosnaguneko eszenatokien muntaketa lanak hasi dituzte jada.

Aurten leku aldaketa egin dute, eta Haujijijaik plazan jartzen duen txosna eta eszenatoki nagusia tokiz aldatuko dituzte. Lehen txosna zegoen tokian muntatu dute eszenatokia, eta eszenatokia jartzen zuten lekuan muntatuko dute txosna.

Gaur hastekoak ziren txosnen muntaiarekin ere, baina azken orduko aldaketak direla eta, bihar iritsiko dira txosnak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide