Azken ostiraleko elkarretaratzea eta parrillada egingo ditu gaur Sarek

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 26a, 13:41

Iazko uztaileko elkarretaratzeko artxibo irudia. (Guka)

Ikasturteko azken elkarretaratzea izango da gaurkoa. 18:30ean egingo dute kontzentrazioa, eta gero egingo dute parrillada. Etxerak, bere aldetik, festetan jantokia jarriko du Azoka Plazan. 

Azpeitiko Sarek deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute gaur plazan. Ikasturteko azken ostirala izango da gaurkoa, eta ohi baino lehenago jarri dute kontzentraziorako ordua; izan ere, gerorako parrillada antolatu dute. Horrenbestez, 18:30ean hasita egingo dute presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. Ondoren izango da parrillada, musikaz lagunduta. 

Festetan ere izango dute lekua presoen eskubideen aldeko ekimenek. Etxera elkarteak, esaterako, Etxera jantokia jarriko du Azoka Plazan. Hiru egunez emango du zerbitzua –uztailaren 30ean, 31an eta abuztuaren 1ean–, 20:00etan hasi eta 23:00 aldera arte, betiko helburu berarekin, "festan dabiltzan herritarrei jatekoa emanez, preso, iheslari eta deportatuei eta haien gertukoenei laguntasuna ematea". 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide