Bihar izango da aurtengo Barraka Eguna

Mailo Oiarzabal

Iazko Barraka Eguneko irudi bat. (Aitziber Arzallus)

Inoiz baino ordutegi zabalagoa izango du aurtengoak: 17:00etatik gauerdiraino, 1,50 eurotan salduko dituzte barraka guztietako txartelak.

Bihar, San Inazio bezperaren bezperan, izango da festetarako etorri diren barraketan merkeago ibiltzeko aukera. Aurtengo Barraka Egunak, gainera, inoiz baino ordu gehiago izango ditu: bihar, 17:00etatik gauerdiraino, 1,50 eurotan salduko dituzte Betharrameko jolastokian jarri dituzten barraketako txartelak.

Bestetik, herenegun arratsaldean bezala, gaur eguerdian ilaretan egoteko arazoak dituzten umeentzat bakarrik irekiko dituzte barrakak, 11:00etatik 12:30era. Aniztasun funtzionala duten herritarrek ere jaietaz goza dezaten udalak Marea Urdinarekin elkarlanean hartutako neurrietako bat da hori; barraketan bertan, era berean, egunero ordubetez kenduko dute musika, entzumen hipersentikortasuna duten herritarrei ere atrakzioetan ibiltzeko aukera emateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide