Ur parkea, gaztetxoen gozagarri

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 26a, 18:30

Ikasberriko aparkalekuan ur parkea jarri dute gaur, eta asko izan dira puzgarrietan arratsaldea pasatzera animatu direnak. Ura hotz zegoen arren, gogotik gozatu dute bertaratu direnek. 

Azpeitiko Udalak santioen bueltan antolatuta, ur parkea izan da gaur arratsaldean Ikasberriko aparkalekuan. Haur eta gaztetxo mordoxka animatu da arratsaldea ur txirristetan eta bestelako jolasetan igarotzera, eta eguraldi eguzkitxua egin ez duen arren, igerilekuaren tankera hartu du Izarraizko atea parkeak; izan ere, gehienek bertan jarri dituzte arratsaldea igarotzeko toallak. Ura hotza zegoela esan dute gaztetxoek, baina hala ere gogotik gozatu dute ur parkeaz. 

Hasieran Esklabetako zelaian egitekoak ziren arren, Ikasberriko aparkalekura lekualdatu dute parkea, eta 15:00etan zabaldu dute. Han izango da 19:00ak bitarte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide