Bihar, igandea, Artzain Txakur Txapelketa jokatuko dute Olazko belardian, 12:00etan hasita. Sei artzainek parte hartuko dute beren txakurrekin, eta honako hauek dira: Inaxio Etxeberria eta Miss txakurra, Iñaxio Irakulis eta Beltz, Juanjo Garate eta Tina, J. Ramon Azkargorta eta Bat, Manuel Gorriti eta Izar, eta Mikel Pagazartundua eta Lay. Azpeitiko Udalak eta Artxate elkarteak antolatu dute txapelketa saninazioetako egitarauaren barruan.