Saninazioetan hutsik egiten ez duen hitzorduetako bat izan zen atzo gauean: Azpeitiko Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua. Urtero bezala, ikusmina piztu zuen emanaldiak, eta plazan jarritako aulkiak berehala bete ziren. Gainera, plazako tabernetako terrazak ere jendez lepo bete ziren. Azpeitiko zezenketetan entzun ahal izango diren piezetako hainbat eskaini zituzten bandako musikariek, ordu eta laurden inguru iraun zuen emanaldian. Unai Frantzesenak gidatu zuen saioa, eta hamahiru piezatik gora jo zituzten.
Hona hemen eskaini zituzten piezak:
- Camino de rosas, Jose Franco
- Pepin Martin Vazquez, Emilio Caballero
- Dauder, Santiago Lope
- Joselillo Cruz, Ricardo Vidal
- Gitanillo de Triana, Jose Franco
- Thedy, Manuel Peralta
- Hirugarren zezeneko zortzikoa, Jose Ignacio Aldalur
- Malagueña, Pascual Godes
- Fiesta en Sevilla, Ricardo Dorado
- Por la puerta grande, Oropesa eta Ledesma
- Ragon Falez, Emilio Cebrian
- Cortijo Sevillano, Pascual Marquina
- La puerta grande, Elvira Checa
GUKA telebistak osorik grabatu zuen emanaldia, eta datozen egunetan izango da ikusgai pasodobleen kontzertua.