San Inazio festetan bi su artifizial emanaldi izango dira. Bihar, San Inazio bezpera, izango da aurrena, eta etzi, San Inazio egunez, berriz, bigarrena. Bi emanaldiak 23:00etan hasiko dira, baina prestaketa lanak tarteko, bi egun horietan itxita izango da Izarraizko Atea parkearen zati bat; zehazki, ur txorroen gunea.