Pourra'2024ren sariak bihar banatuko ditu Gukak

Erredakzioa 2024ko uzt. 29a, 16:13

San Inazio bezperan, ohi bezala, 20:00etan emango ditu sariak Gukak festetako tonbolan: adi, aurreko urteetan ez bezala, aurten Erdikaleko 8. zenbakian baitago Gukaren tonbola.

Bihar San Inazio bezpera da eta, beraz, baita Gukak Pourra'2024ren sariak banatuko dituen eguna ere. Ohi bezala, 20:00etan hasiko du Gukak sari banaketa ekitaldia festetako tonbolan: adi, aurreko urteetan ez bezala, aurten Erdikaleko 8. zenbakian baitago Gukaren tonbola. Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, dagokien saria jaso nahi badute. Ekitaldira joan ezin dutenek, aurrez jakinarazi beharko diote Gukari; bestela, saririk ezingo dute jaso sari banaketaren ondoren.

osu Zenitagoitiak (Agarretxo taldearekin) irabazi du Gukaren Tourreko aurtengo porra. Beñat Arratibel (Benato) izan da bigarrena, eta Joxino Aramendi (Ion Txipan aurretik baietz) hirugarrena. Pourra'2024k 282 apustu izan ditu. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sariak eta saridunak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamasei sari ere banatu ditu Gukaren Pourrak aurten. Hauek dira Gukak biharko sari banaketan emango dituen sariak, eta sari horiek jasoko dituzten taldeak zein saridunak:

  • 1.goak: 1.692 euro, Agarretxo, Iosu Zenitagoia.
  • 2.goak: 1.128 euro, Benato, Beñat Arratibel.
  • 3.goak: 564 euro, Ion Txipan aurretik baietz, Joxino Aramendi.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Villa Sanztarrak, Nagore Sanz.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Artza, Iñaki Arzallus.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Txober, Julene Frantzesena.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Uxotxo, Uxoa Izagirre.
  • 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Primoz Keixeta, Julen Aranburu.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, Elortxa, Jon Elorza.
  • 69.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Enparan 711, Iñigo Enparan.
  • 100.goak: Erreka Bike-n oparia, Klik 23!, Mikel Bereziartua.
  • 125.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Xarra, Jose A. Aldalur..
  • 140.goak: Igerilekurako bonu bat, Handikaldekue, Andoni Elduaien.
  • 160.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, SF, Arkaitz Aizpurua.
  • 185.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Urrutia 89, Haritz Sudupe.
  • 210.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Pistoye, Koldo Salegi.
  • 236.goak: Igerilekurako bonu bat, Duna Ttiki, Xabier Azpillaga.
  • 250.goak: Ziklos Beniren oparia, Txipillo, Aitor Aramendi.
  • 281.goak: Tiobiboetarako txartelak, 3 printzesak, Aritz Etxeberria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide