- Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa)
"Ikaragarri gustatzen zitzaidan abesti hau nerabezaroan. Nerabe baten ama bihurtu nintzenean ere ikaragarri gustatze zitzaidan, baina orduan, nerabea nintzenean ez bezala, mingarria ere egin zitzaidan".
- Gelditu hor (Olatz Salvador, Idoia Asurmendi)
"Zein ederra den abesti honen letra... Min ematen badizu, ez egon hor. Kamiseta batean idatzita eramango nuke".
- Vinu, cantares y amor (Anari)
"Anariren bertsio honek kuadro bat eskatzen du, edo esketx bat, edo parranda bat, edo zergatik ez, pausa luze bat".
- Errefuxiatuena (Izaro eta Mikel Urdangarin)
"Abestiak entzun egiten dira, baina badira entzuteaz gain ikusten direnak ere, eta hau horietako bat da".
- Ez dago ezer (Eñaut Elorrieta)
"Abesti honen bertsio sinfonikoa magikoa da. Jose Luis Otamendiren hitz ederrak abesteko modu hoberik ba ote?".