Barraka Eguna, ilara handirik gabe eta lasai

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 30a, 09:20

Betharramera joan zirenek estutasunik gabe gozatu ahal izan zuten beren gustuko barraketan; bereziki lasai ibiltzeko aukera egon zen txikienentzako tiobiboetan.

Santio eta San Inazio jaietarako etorri diren barraketan ohi baino merkeago ibiltzeko aukera izan zen atzo Betharrameko jolastokian. Inoiz baino ordutegi zabalagoa izan du aurten Barraka Egunak: 17:00etatik gauerdira arte mantendu zituzten ohikoak baino prezio baxuagoak barraka guztietan –2,50 eurotan salduko dituzte txartelak gainerako egunetan, eta atzo 1,50 eurotan saldu zituzten–.

Ordutegiak aukera ematen zuelako, ia egun osoa iraun zuen bero sapak jendea beste plan batzuk hobestera bideratu zuelako edo dena delakoagatik, beste urte batzuetan baino lasaiagoa izan zen giroa atzo barraken gunea. Ilara luzerik egin beharrik gabe, joan zirenek estutasunik gabe gozatu ahal izan zuten beren gustuko barraketan; bereziki lasai ibiltzeko aukera egon zen txikienentzako tiobiboetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide