Azpeitiarren doinuak

Iñaki Odriozolaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko abu. 21a, 09:00

Iñaki Odriozola. (Utzitakoa)

Udako oporraldiarekin batera bueltan da Azpeitiarren doinuak seriea. Asteotan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta entzuteko eta aukeraketaren arrazoia ezagutzeko aukera izango da webgune honetan. Iñaki Odriozola kazetariaren aukeraketa da honakoa.

  • Behar zaitut (Hesian)

"Ariketa hau egitean ohartu naiz euskal taldez dagoela osatuta gure lehen parrandetako soinu banda. Bestelakorik ere 'dantzatuko' genuen, baina Hesian, Egurra ta Kitto, Ze Esatek, Deskontrol eta abarrek utzi didate arrastoa".

  • Welcome to beach (Jon Maia)

"1998an Gozategirentzat idatzitako kanta dotore berritu du Jon Maiak. Bertsio berria bai, baina letrak ez du batere gaurkotasunik galdu. Erraz erosi gaitu turismoak ere".

  • Erropa zaharrak (Kupela)

"Aitak makina bat aldiz esan dit letrak memorizatzen bezain beste saiatu izan banintz matematiketan NASAn nengokeela lanean. Kupelarenak, gutxi-asko, gehientsuenak kantatuko nituzke. Lopategiren bertso hauek, hasi eta buka".

  • Kopa bat (Los Zopilotes Txirriaos)

"Los Zopilotes Txirriaos da niretzat euskal musikako patata-tortilla pintxoa. Edozein momentu eta giro klasetan entzuten dut gustura. Abesti hau lanetik etxerakoan, sarri".

  • Itsasoari begira (Aingura)

"Lehen sarri entzuten banuen, orain bi aldiz gehiago, bertsio berri honi esker. Barruak baretzeko, Benito Lertxundirena; pizteko, berriz, Aingura taldearen hau".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide