Banatu ditu Gukak Pourra'2024ren sariak

Erredakzioa 2024ko uzt. 31a, 09:28

Sari banaketan parte hartu zuten saridunak, atzo, Gukaren tonbola aurrean. (Urtzi Oteiza)

Hemeretzi sari banatu ditu aurten ere Gukaren Pourrak, eta San Inazio bezperan banatu ditu, festetako tonbolan.

Uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, banatu ditu aurten ere Gukak Frantziako Tourraren porrako sariak. Pourra'2024k 282 apustu izan ditu, uztailaren 21ean bukatu zen, Tourrarekin batera, eta hemeretzi sari banati ditu Gukak: hiru sari nagusi, sailkapeneko aurreneko hiru tokietan gelditu diren taldeentzat; eta beste hamasei, ausaz izendatutako postuetan gelditu direnentzat.

Hona hemen 2024ko Pourraren saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.692 euro, Agarretxo, Iosu Zenitagoia.
  • 2.goak: 1.128 euro, Benato, Beñat Arratibel.
  • 3.goak: 564 euro, Ion Txipan aurretik baietz, Joxino Aramendi.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Villa Sanztarrak, Nagore Sanz.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Artza, Iñaki Arzallus.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Txober, Julene Frantzesena.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Uxotxo, Uxoa Izagirre.
  • 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Primoz Keixeta, Julen Aranburu.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, Elortxa, Jon Elorza.
  • 69.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Enparan 711, Iñigo Enparan.
  • 100.goak: Erreka Bike-n oparia, Klik 23!, Mikel Bereziartua.
  • 125.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Xarra, Jose A. Aldalur..
  • 140.goak: Igerilekurako bonu bat, Handikaldekue, Andoni Elduaien.
  • 160.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, SF, Arkaitz Aizpurua.
  • 185.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Urrutia 89, Haritz Sudupe.
  • 210.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Pistoye, Koldo Salegi.
  • 236.goak: Igerilekurako bonu bat, Duna Ttiki, Xabier Azpillaga.
  • 250.goak: Ziklos Beniren oparia, Txipillo, Aitor Aramendi.
  • 281.goak: Tiobiboetarako txartelak, 3 printzesak, Aritz Etxeberria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide