- Irri egiten duenari (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
"Txikitako ohiturekin ahaztu gabe, noizean behin Pirritx eta Porrotxen abestiak entzuten ditugu, entrenamendura bidean animoak igotzeko edota eguna umore onarekin hasteko".
- Olatuz olatu (Ken Zazpi)
"Ken Zazpi Euskal Herriko talde mitiko bat izanik, abesti hau da gehien gustatzen zaidanetako bat, egun txar baten zein on baten ostean entzuteko".
- Kemena (Zea Mays)
"Kantu honek sekulako indarra transmititzen dit eta horregatik dago nire gogokoenen zerrendan. Abestiak transmititutako indar horiek beharrezkoak dira momentu edota egun zailei aurre egiteko".
- Arratsalde honetan (Sorotan Bele)
"Parrandetan gaur egun reggaetoia entzuten bada ere, Arratsalde honetan bezalako kantu euskaldun bat entzutea beti etortzen da ondo, jende gehienak baitaki abestia lehen hitzetik hasi eta azkeneraino".
- Hemen (Vendetta)
"Nire ahizpa eta ni txikitatik izan gara Vendettaren fanak, eta abesti hau da bioi gehien gustatzen zaiguna, biok batera abesten genuena eta duguna".