Zozketa eginda, itxi du tonbola Gukak

Erredakzioa 2024ko abu. 2a, 09:42

Herritar bat Gukaren tonbolan tokatutako bizikletarekin.

Festa egunetan zabalik izan da Gukaren tonbola, eta itxi aurretik, zozketa egin dute herritarren aurrean. Ordenagailu eramangarri bat eta bi asteburu-pasa zozkatu ditu Gukak tonbolan parte hartu duten herritarren artean.

Santioetan eta saninazioetan zabalik izan da Gukaren tonbola, eta atzo gauean itxi zituzten haren ateak. Hainbat sari banatu ditu egunotan Gukak, melokotoi poteak eta palankanak barra-barra, baina baita sari potoloak ere: bizikletak, Play Stationa... Ohikoa den moduan, tonbolan ziren hainbat herritarren aurrean zozketa egin ostean itxi zuten atzo, abuztuak 1, tonbola. Ordenagailu eramangarri bat eta bi asteburu-pasa zozkatu zituzten, eta hauek izan ziren zenbaki sarituak:

1. saria: Softekinen ordenagailu eramangarria

  • Zenbaki saritua: 09826
  • Ordezko zenbakia: 19555

2. saria: Halcon Bidaiaken asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 10311
  • Ordezko zenbakia: 00935

3. saria: Azulmarinoren asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 11113
  • Ordezko zenbakia: 17425

Sariak Azpeitia Gukaren bulegoan jaso ahal izango dira abuztuaren 27tik aurrera, Dinamoa sormen guneko lehen solairuan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide