Gau luzea izan zen atzokoa, San Inazio bigarrenekoa. Atzo gauetik gaur goizaldera artean kontzertuak izan dira herriko plazan eta txosnagunean, eta burbuila magikoen ikuskizuna Olazko Andre Mariaren plazan.
Txosnagunean Balloon Frame taldearen kontzertua izan zen aurrena, 22:00etan hasita. Ondoren, plazan Zetak taldeak jo zuen, eta plaza gainezka egon zen Pello Reparaz gidari duen taldearen emanaldiaz gozatzen. Zetaken jarduna bukatu ondoren, Tatta & Denso taldeak jo zuen txosnetan, eta gero, 02:30ean hasita, Kaparrak taldeak. Azkenekoa txosnagunea girotzen Atenenas DJa, izan da.