Ofizialki, atzo iluntzera arte ez ziren bukatu saninazioak. Ez ofizialki, ordea, goizetik lanean aritu zen hainbat jende, festetan erdigunean izan diren agertokiak, tranpaldoak, harmailak edota txosnak lehenbailehen jasotzeko eta kentzeko, festaren arrastoak ahalik eta azkarren ezabatzeko.
Azken helburu hori ez zuten, baina, lortu. Eszenatokiak, tranpaldoak, harmailak eta txosnak erretiratuta, haien azpian eta bueltan egunetan pilatutako zaborra eta zikinkeria agerian eta tokian bertan, jaso gabe, gelditu zen gehienetan, saninazioen B aldea ipurdibistan utzita. Narraskeriaz eta hondatutako elementuez gain –indarkeria matxistaren kontrako kanpainakoak, esaterako–, txosnetako elementu batzuk ere tokian bertan zeuden artean arratsaldeko azken orduan.