Tolosari 1-0 irabazi dio Lagun Onakek denboraldiaurreko lehen lagunartekoa

Mailo Oiarzabal

Garmendipeko belar artifizialeko zelaian jokatu dute, goizean. Jagoba Erdoziak sartu du neurketako gol bakarra.

Denboraldiaurreko lagunartekoen egutegia estreinatu du gaur goizean Lagun Onaken gizonen talde nagusiak.

Garmendipeko zelai nagusiko belarra pakean utzita, belar artifizialekoan jokatu dute Lagun Onakek eta Tolosak, 11:00etan hasita. 1-0 izan da amaierako emaitza, eta Jagoba Erdozia izan da golegilea, iazko taldetik jarraitzen duen bostetako bat, alegia.

Gaur zortzi, hilaren 17an, berriro etxean eta berriro 11:00etan, maila handiagoko aurkaria izango du Riberaren taldeak bigarren lagunartekorako: Eibar B.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide