Lagun Onak futbol klubeko gizonen taldeak duela aste batzuk hasi zituen entrenamenduak, eta dagoeneko hainbat lagunarteko partida ere jokatu ditu. Emakumeak, bestalde, aste honetan hasi dira datorren denboraldirako prestaketa lanekin. Astelehenean egin zuten lehen entrenamendu saioa Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako kideek, Miren Arrondo entrenatzaile berriaren eskutik.
Aste honetan hiru entrenamendu gauzatuko dituzte orotara, eta datorren astean jokatuko dute lehen lagunarteko partida, abuztuaren 30ean, Zumaiakoren aurka. Irailaren 7an beste lagunarteko neurketa bat jokatuko dute, Tolosaren aurka, eta irailaren 14ko asteburuan denboraldiaurreko hirugarrena; oraindik zehazteko dago noiz eta noren aurka jokatuko duten.
Prestaketa saioak amaituta, irailaren 21eko asteburuan hasiko du denboraldia Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak.