Azpeitiarren doinuak

Unai Frantsesenaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko ira. 4a, 09:00

Unai Frantsesena. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriea iritsi da 2024ko udako oporraldiko aldiaren azkenera. Asteotan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta entzuteko eta aukeraketaren arrazoia ezagutzeko aukera izan da webgune honetan. Udako aldia agurtzeko, hauek dira Unai Frantsesena Udal Musika Bandaren zuzendariak eta musika eskolako irakasleak aukeratutako bost kantak.

  • Batasuna (Pantxoa eta Peio)

"Txikia nintzela, gure etxean Loiola Herri Irratia entzuten zen eta abesti hau askotan entzuten nuen. Oroitzapen onak ekartzen dizkit".

  • Sarri Sarri (Kortatu)

"Nerabezarora iritsi aurretik ezagutu nuen abesti honek abesteko eta dantzatzeko gogoa jartzen dizkit oraindik ere".

  • Sarrera + Celosamente gordea (BAP!)

"Abesti indartsu hau erabiltzen nuen esnatzeko eta goizean goiz ikastera joateko".

  • Betazalak erauztean (Katamalo)

"Tarteka lasaigarri pixka bat ere behar izaten dut".

  • Katedral bat (Berri Txarrak)

"Motibazio extra bat behar dudanerako abesti aproposa".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide