Uztailaren aurrenean hasi zituzten Pablo VI. auzoan ur hoditeria eta espaloiak berritzeko lanak Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Uztailean Betharrametako atariaren aldamenean jardun zuten lanean, eta haiek bukatuta, orain Pablo VI. auzoko 15 eta 20 zenbakien artean ari dira ur hoditeria aldatzeko obretan. Udalak jakinarazi du, obra hori baliatuko dutela espaloia berritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko.
Erakundeak eginda dituen aurreikuspenen arabera, orain egiten ari diren lanak hiru asteren barruan bukatuko dituzte. Lanak irauten duten bitartean ezinda da eremu horretan autorik aparkatu.