Azken txanpan sartu da Azpeitiko Stock Azoka

Nerea Uranga 2024ko ira. 14a, 16:10

Atzotik irekita izan da azoka, eta gaur, larunbata, 20:00etan itxiko du Stock Azoka Bertan merkatari elkarteak. 42 saltoki ari dira parte hartzen.

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak antolatuta, atzotik udaberri-uda denboraldiko produktuen Stock Azoka egiten ari dira Azpeitiko saltokiak. Atzo arratsaldean hasi zuten azoka eta gaur goizez ere irekita izan da. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara egongo dira postuak zabalik. Beraz, azken txanpan sartu da.

Guztira, 42 saltoki dira azokan parte hartzen ari direnak. Stock Azokaren gune nagusia Azoka Plaza da, eta bertan hamahiru postu daude ipinita: Aitzaki kirolak, Esnaola Tien 21, Euskadi Sport, Danetik opari denda, Despentsa Naturala, Ilargi, Jostaldi Kirolak, Larrañaga kirolak, Martina Isasti, Nerea Eskulanak, Oihele, Sein Briko eta Ubbo. 

Horiez gain, beste 29 postu jarri dituzte, bakoitza bere saltoki aurrean kokatuta: Agirre opari denda, Alar mertzeria, Alzuaran, Arantxa haur denda, Arku, Arrate Outlet, Arrospide, Azkue mertzeria, Babesa moda, Biur, Bossi, Disdira, Furundarena, Gau Argi, Geu, Iosu optika, KaÏoa, Koket, Kotoi, Mina mertzeria, Ohana Barefoot, Ordulari, Ostadar, Romaes, Tilin Talan, Trapos, Ufito, Zume eta Zuri Beltz. 

Stockaren bueltan, Balentina Agirre plazan haurren jolasekin postua jarri dute, eta egun osoz Ekotalo postua dago plazan

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide