Bizikletak konpontzeko zerbitzua, 'Jarri bizikleta prest Mugirekin' kanpainaren barruan

Maialen Etxaniz 2024ko ira. 26a, 17:58

Bizikletak konpontzen, plazan. (Mailo Oiarzabal)

Mugi txartel pertsonalizatua dutenek bizikletaren oinarrizko konponketa zerbitzua jasotzeko aukera dute plazan, 20:00ak bitarte. 

Bizikleta konpontzeko oinarrizko zerbitzua eskaintzen ari dira gaur plazan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren Jarri bizikleta prest Mugirekin kanpainaren harira. 16:00etatik 20:00etara eskainiko dute zerbitzua.

Horretarako furgoneta jarri dute plazan, eta Mugi txartel pertsonalizatua duten erabiltzaileei doan eskainiko diete konponketaren oinarrizko zerbitzua. Herritarrek matxura txikiengatik erretiratuta dituzten bizikletak erabiltzera animatu nahi dituzte ekimenarekin, baita beste garraiobide batzuk, batez ere ibilgailu pribatua, uztera bultzatu ere. Azpeitiko Ziklos Beni saltokiak bat egin du kanpainarekin, eta hango ordezkariak ari dira bizikletak konpontzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide