Alex Berasategi argazkilariak aitortzak jasotzen jarraitzen du, oraingoan, Italian. Sienako Argazki Txapelketa Internazionalaren barruan, Drone Photo Awards sariketa jokatzen da, eta kirolen kategorian, argazki onenaren saria eskuratu du Berasategik. Drone bidez ateratako argazkiak lehiatzen dira Drone Photo Awards-en, bederatzi kategoriatan: ezkontzak, kirola, argazki urbanoa, abstraktua, animaliak, serieak, jendea eta bideoa. Kirol arloko kategorian lehiatu da azpeitiarra, eta lehen saria ekarri du etxera.
Berasategik aurkeztutako irudia Izarraitz skate parkean ateratakoa da, 2023ko Red Bull Illume lehiaketaren finalera iritsi zen argazki bera. Orduko hartan azaldu zuen bezala, skate parkearen urteurrenerako kartela egiteko argazkiak ateratzen ibili ziren, eta horietako bat da saritu dutena. Konposizio arin, dotore eta simetrikoa duen irudia da.