Paulo VI.eko lanak, bukatuta

Julene Frantzesena 2024ko urr. 3a, 11:06

Paulo VI. auzunean espaloia berritu duten eremua.

Ur hoditeria aldatzeko lanak egin dituzte udalak eta Ur Kontsortzioak auzo horretan, eta obra hori baliatu dute erakundeek auzoko espaloi zati bat berritzeko eta hango irisgarritasuna hobetzeko.

Ur hoditeria aldatzeko lanak egin dituzte Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Paulo VI.a auzoan, eta obra hori baliatu dute erakundeak auzoko espaloi zati bat berritzeko eta hango irisgarritasuna hobetzeko. Lanak martxan ziren bitartean ibilgailurik ezin izan da aparkatu auzuneko 15. eta 20. zenbakien artean, baina dagoeneko lehengoratu dute gunea, eta erabilgarri dira aparkamentuak.

Paulo VI. auzuneko beste eremu batean, Betharram ikastetxearen ondoan, uztailean gauzatu zituzten lan berberak. Hain zuzen ere, ikastetxearen ondoko aparkamentuen parean ur hoditeria aldatu eta espaloia berritu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide