Dislexiaren Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 8, eta Azpeitiko Udalak bat egin du egun horrekin. Izan ere, Dislegiren (Gipuzkoako Dixlesia Elkartea) pankarta bat jarri du erakundeak udaletxeko balkoian.
Dislegiren Debabarreneko delegazioko presidentea da Inga Segurola azpeitiarra, eta hari elkarrizketa egin zion iaz Azpeitiko Guka aldizkariak iaz. Honako lotura honetan irakur daiteke solasaldia.