Kolonbiako gatazkaz eta giza eskubideen urraketaz aritu dira solasean

Julene Frantzesena 2024ko urr. 10a, 08:38

Darian Karina Renteriak eskaini zuen atzo hitzaldia. (Elkar-ekin)

Kolonbiako Pazifikoko Giza Eskubideen Ermandadearen Sareko militante Darian Karina Renteriak eskaini zuen hitzaldia, Sanagustinen. Kolonbian bizi duten egoera humanitarioa eta giza eskubideen urraketak izan zituen, besteak beste, hizpide.

Darian Karina Renteria Kolonbiako Pazifikoko Giza Eskubideen Ermandadearen Sareko militanteak solasaldia eskaini zuen atzo Sanagustin kulturgunean, Elkar-ekinek antolatuta. Hainbat lagun izan ziren Amaia Agirretxek gidatuta Renteriak eskaini zuen hitzaldian.

Hain zuzen ere, Lurralde gatazka eta giza eskubideen urraketa Kolonbian gaur egun izenburupean aritu zen solasean Renteria, Kolonbian bizi duten egoera humanitarioa eta giza eskubideen urraketak zer-nolakoak diren plazaratzeko xedez. Halaber, abuztuan Kolonbiako bost eskualde zeharkatu zituen Bizitzaren, Bakearen eta Lurraldean Geratzearen aldeko Karabana Humanitarioaz ere hitz egin zuen.

Honako lotura honetan irakur daiteke solasaldiaren atarian Gukak Renteriari egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide