Irailaren 28an ireki zuten Betharram aretoan Manolo Madrazo pintorearen, Fernando Olaizola tailugile zein eskultorearen eta Juan Jose Larrañaga margolariaren lanak erakusgai dituen Azpeitia, mende bat 1924-2024 izeneko erakusketa. Azpeiti-Azkoitiko hiru artisten ehun obratik gora, beste hainbeste marrazki eta bozeto eta haien lanerako tresnak daude ikusgai.
Erakusketa ikusteko aukera igandera (urriak 13) artekoa da, orduan itxiko baitute. Beraz, XX. mendearen bigarren erdiko arte panoramako artisten berri jakiteko eta haien lana ezagutzeko azken egunak dira. Gaur eta bihar 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute Betharrametako erakusketa, eta larunbatean eta igandean, 12:00etatik 14:00etara.