Itziar Urbietaren eta Iraia Bereziartuaren doinuak entzun ahal izan dira Loiolan

Ihintza Elustondo 2024ko urr. 11a, 20:00

Iraia Bereziartua eta Itziar Urbieta, gaur, Loiolan. (Urtzi Oteiza)

Organo Erromantikoaren Nazioarteko 25. Zikloaren barruan, etxekoen txanda izan da gaur: Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak elkarrekin eskaini dute emanaldia Loiolan.

Joan zen ostiralean hasita, Organo Erromantikoaren Nazioarteko 25. Zikloa ospatzen ari dira Azpeitian. Duela astebete, Christian A. Almada organista, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzailea eta Vicenzo Isaia klarinete jotzailea entzun ahal izan ziren Loiolako basilikan, eta gaur, berriz, etxekoen txanda izan da. Hain zuzen ere, Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak elkarrekin eskaini dute emanaldia.

Azpeitian ez ezik, Azkoitian eta Bergaran (Gipuzkoa) ere ari dira eskaintzen zikloaren barruko emanaldiak. Hona hemen oraindik entzun ahal izango diren emanaldien egitaraua:

Azpeitia, Loiolako basilika (19:30).

  • Urriak 18, ostirala: Valentin Lukan organista.
  • Urriak 25, ostirala: organo ikasleak.

Azkoitia, Amabirjinaren Jasokundearen parrokian (20:00).

  • Urriak 12, larunbata: Loreto F. Imaz organista eta Ainhoa Zubillaga mezzoa.
  • Urriak 19, larunbata: Nathan Laube organista.

Bergara, Santa Marina parrokia (19:00).

  • Urriak 13, igandea: Ignacio Arakistain organista eta Aritz Segura zeharkako flauta jotzailea.
  • Urriak 20, igandea: Aitor Olea organista eta Airean ahots taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide