Saio bereziak

Organo zikloko Azpeitiko lehen kontzertua, bideoan

Urtzi Oteiza

Christian A. Almada organistak, Pietro Cernuto friscaletto nahiz gaita jotzaileak eta Vincenzo Isaia klarinete jotzaileak kontzertua eskaini zuten ostiralean, Loiolako basilikan, hainbat herritarren gozamenerako.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloko lehen emanaldia eskaini zuten Christian A. Almada organistak, Pietro Cernuto friscaletto nahiz gaita jotzaileak eta Vincenzo Isaia klarinete jotzaileak joan zen ostiralean. Loiolako basilikan izan zen hitzordua, eta herritarrek askotariko doinuez gozatu ahal izan zuten. Guka Telebistak bideoan jaso du emanaldi osoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide