Valentin Lukan organistak kontzertua eskainiko du gaur, Loiolan

Julene Frantzesena 2024ko urr. 18a, 08:00

Loiolako basilikaren kanpoaldea.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloko hirugarren kontzertua izango da, 19:30ean, Loiolako basilikan.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloko hirugarren kontzertua izango da gaur, ostiralerakin, Loiolako basilikan, 19:30ean hasita. Valentin Lukan organistak eskainiko du emanaldia. Azkoitian eta Bergaran ere izango dira kontzertuak asteburuan.

Aurreneko emanaldia orain dela bi aste izan zen; hain zuzen ere, Christian A. Almada organo jotzaile argentinarra, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzaile italiarra eta Vincenzo Isaia klarinete jotzaile italiarra aritu ziren basilikan. Aurreko astean, berriz, etxekoen txanda izan zen: Itziar Urbieta organista eta Iraia Bereziartua biolin jotzailea aritu ziren.

Gaurkoa hirugarren kontzertua izango da, eta datorren ostiralean izango da laugarrena eta azkena: organo ikasleek eskainiko dute emanaldia. Saio hori ere 19:30ean izango da, Loiolako basilikan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide