Janire Odriozola: "Momentu gogorrak pasatzen dituzu, baina aurrera egin behar duzu"

Juan Luis Romatet-Usua Garin 2024ko urr. 19a, 10:30

Duela zortzi urte diagnostikatu zioten bularreko minbizia. Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta bere esperientzia partekatu du Janire Odriozola zumaiarrak hedabide honekin. 

29 urte zituen Janire Odriozolak errutinazko txekeo bat egin ondoren bularreko minbizia zuela esan ziotenean. Tratamendu luze bat pasatu ondoren eta zortzi urte igarota, azken emaitzek diote sendatu dela. Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bere esperientzia partekatu du Odriozolak Gukarekin gaitzari ikusgarritasuna emateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide