Pantailen zentzuzko erabilera izan dute hizpide Guraso Eskoletako lehen saioan

Julene Frantzesena 2024ko urr. 22a, 07:45

Hainbat guraso elkartu ziren atzo Azoka Plazako aretoan. (Azpeitiko Udala)

Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian liburuaren egileek eta gaian adituek eskaini zuten saioa. Gaur izango da bigarrena, eta datorren astelehenean eta asteartean azken biak.

Martxan dira Guraso Eskolak. Atzo, astelehena, Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian liburuaren egileak eta gaian adituak izan ziren Azpeitian, pantailen zentzuzko erabileraz hitz egiten. Azoka Plazako aretoan eskaini zuten solasaldia haiek, hainbat gurasoren aurrean. Bihar eskainiko dute Ormazabalek eta Lazkanok bigarren saioa (18:00etan), eta azken bi saioak datorren astelehenean eta asteartean izango dira.

Azaroan, berriz, familia barruko harremanen, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen gainean ariko dira Guraso Eskoletan; Janire Basurto psikologoak bi hitzaldi emango ditu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba programaren barruko saio batekin osatuko dute egitaraua. Urtarriletik aurrera sexualitatea, arrazakeria, dolua edota banatze prozesuak landu nahi dituzte Guraso Eskoletan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide