Hasi dira 'Sormenean hezi, kulturan bizi' jardunaldiak

Julene Frantzesena

Nor ikerketa taldeko kideak ikerketaren emaitzak aurkezten. (Maialen Etxaniz)

70 bat lagun elkartu dira Sanagustin kulturgunean, kultur sorkuntzaren transmisioaz eta hedabideez hausnartzeko. Erakundeetako ordezkariek zabaldu dute jardunaldia, eta segidan hasi dira jardunaldietako hizlariak solasean.

Sanagustin kulturgunera joan diren herritarrei ongietorria eginda hasi dituzte Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldiak. 70 bat lagun elkartu dira Sanagustin kulturgunean, kultur sorkuntzaren transmisioaz eta hedabideez hausnartzeko.

Erakundeetako ordezkariek zabaldu dute jardunaldia, hain zuzen, Aitor Larrañaga Azpeitiko Udaleko Kultura zinegotziak, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak eta Gotzon Barandiaran jardunaldien sustatzaileak.

Lehen hizlariak Libe Mimenza, Naroa Burreso eta Ane Martinez izan dira, EHUko Nor ikerketa taldeko kideak. Euskarazko kulturgintzaren presentzia hedabideetan azterketaren emaitzak aurkeztu dituzte horiek.

(Argazki bilduma: Maialen Etxaniz)

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide