Ikasle hainbatek atzo Loiolako basilikan eskaini zuten kontzertuarekin bukatu da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXV. edizioa. Askotariko piezak eskaini zituzten bost ikaslek hainbat lagunen aurrean, 19:30ean hasita.
Duela lau ostiral hasi zen aurtengo zikloa, Christian A. Almada organo jotzailearen, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzailearen eta Vincenzo Isaia klarinete jotzailearen emanaldiarekin. Bigarren emanaldia Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak eskaini zuten, eta hirugarrena, berriz, Valentin Lukanek. Emanaldi horiek denak bideoan jaso ditu Gukak, eta ikasleena ere ikusgai jarriko du datozen egunetan.