Saio bereziak

Organo zikloaren barruan Itziar Urbietak eta Iraia Bereziartuak eskainitako kontzertua, ikusgai

Urtzi Oteiza

Guka telebistak osorik jarri du ikusgai Urbietak eta Bereziartuak Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruan eskainitako emanaldia. Datorren ostiralean Valentin Lukan organistaren txanda izango da. 

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruan, zuzeneko emanaldia eskaini zuten Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak Loiolako basilikan. Guka telebistak ikusgai jarri du bi azpeitiar musikarien emanaldia. Urbietarena eta Bereziartuarena zikloaren barruko bigarren emanaldia izan zen. 

Christian A. Almada organo jotzaile argentinarra, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzaile italiarra eta Vincenzo Isaia klarinete jotzaile italiarra aritu ziren aurreneko emanaldian. Honako lotura honetan ikus daiteke haien kontzertua.

Aste honetan ere izango da hitzordurik organo zikloaren barruan. Hain zuzen, ostiralean, hilak 18, Valentin Lukan organista ariko da Loiolan. Hilaren 25ean eskainiko dute Azpeitiko azken kontzertua, eta organo ikasleen txanda izango da. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide