Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Kulata taldeak kontzertua eskainiko du igande eguerdian

Julene Frantzesena

Kulata taldeko kideak. (Kulturaz)

Taldearentzat estraineko kontzertua izango da; Sanagustin kulturgunean eskaini dute, igandean, 13:00etan hasita eta doako sarrerarekin.

Arkupehotsak egitasmoaren seigarren edizioa martxan da, eta Kulata taldeak egitasmoaren barruko laugarren emanaldia eskainiko du. Taldearentzat estraineko kontzertua izango da; Sanagustin kulturgunean eskainiko dute, igandean, 13:00etan hasita eta doako sarrerarekin.

Kulatako kideak arte eszenikoan, plastikoan eta musikalean izandako esperientziek elkartu dituzte. Ahotsak, sintetizadoreak, perkusioa, biolina, gitarra, baxua eta idazketa harremanetan jarri dituzte taldekideek, esperimentazioari bide emanez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide