Azaroaren 9an izango da Ardo Dastaketa Eguna

Julene Frantzesena 2024ko urr. 28a, 12:08

Ardo kopak.

Aurtengoa Ardo Egunaren XVI. edizioa izango da. Gainera, Euskal Herriko IX. Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo dute egun horretan.

Datorren azaroaren 9an, larunbatez, izango da XVI. Ardo Dastaketa Eguna. Oraindik ez dute zehaztu zein upategi izango diren plazan beren ardoak eskaintzen, baina urtero legez, dozenatik gora izango dira eta mokaduak probatzeko aukera ere izango dute herritarrek.

Gainera, Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketaren IX. edizioa ere egingo dute egun horretan plazan. Iaz Zegamako Oiarbide harategiak irabazi zuen txapelketa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide