Perdillegi elkarteak taldea izango du datozen sansebastianetako helduen danborradan

Julene Frantzesena 2024ko urr. 30a, 09:26

Perdillegi elkartearen kanpoaldea.

Ezpata dantzariz jantziko dira taldeko kideak. 51 laguneko taldea izango da, eta danborrak joko dituzte. Perdillegirekin, 31 taldek parte hartuko dute helduen danborradako desfilean.

Talde berri bat izango da datozen sansebastianetako helduen danborradan: Perdillegi elkartea. Horrenbestez, 31 taldek parte hartuko dute danbor desfilean. Ezpata dantzariz jantziko dira taldeko kideak; galtza eta alkandora zuriak eta txaleko gorriak izango dituzte horiek soinean. Zuzendariak, baina, txaleko beltza izango du.

51 laguneko taldea izango da: banderadunak, bi kantinerak, zuzendari nagusiak eta danbor jotzaileek osatuko dute. Danborrak joko dituzte azken horiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide