Zumba saio solidarioaren bueltan bildutako dirua jaso zuen atzo Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Hain zuzen ere, zumba saioaren sustatzaileek 5.500 euroko dohaintza egin diote elkarteari aurtengoan –iaz egin zuten zumba saio solidarioaren lehen edizioa eta mila euro inguru batu zituzten–.
Atzo egin zuten diru ekarpena egiteko juntadizoa, eta udaletxearen azpian elkartu ziren Regla Hernandez eta Lara Idoeta egitasmoaren sustatzaileak, Ion Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol zinegotzia eta Nerea Arregi Minbiziaren Aurkako Elkarteko ordezkaria. Gainera, haiez gain, zumba solidarioaren harira egindako elkartasun zozketaren irabazleak ere joan ziren ekitaldira sariak jasotzera.
Egitasmoaen antolatzaileek aurreratu dutenez, zumbatoiaren hirugarren aldia egiteko asmoa dute datorren urtean; izan ere, aurtengo edizioa ere arrakastatsua izan dela adierazi dute. Urriaren 19an izan zen Bularrezko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta data horren bueltan antolatzen dute dantza saioa.