Ikusmina piztu du Pasang Temba xerparen solasaldiak

Julene Frantzesena 2024ko aza. 1a, 10:38

Temba atzoko solasaldian.

Irudien proiekzioa eta hitzartzeak uztartu zituen nepaldarrak atzo Soreasu antzokian, dozenaka lagunen aurrean. Martin Zabaletarekin batera 1980an Everestera egindako espedizioa izan zen protagonista.

Pasang Temba xerpak solasaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Soreasu antzokian, dozenaka lagunen aurrean. Ikusmina sortu zuen nepaldarraren hitzaldiak; horren erakusle izan zen antzokira joan zen herritar kopurua.

Txalo zaparradarekin hartu zuten haiek xerpa, eta hark azalpen labur bat emanda, irudien emanaldiari ekin zioten. Tartean, azalpen gehiago eman zituen Tembak; hain zuzen ere, Martin Zabaletarekin batera 1980an Everestera egin zuen espedizioaz aritu zen –Aizarnan bizi den Suku Maya nepaldarrak ekarri zituen haren hitzak euskarara–. Gainera, herritarrek xerpari galderak egiteko aukera izan zuten saioaren bukaeran.

Hainbat herritar –lehen lerroan Temba eta– atzo Soreasun, saioa hasi aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide