Eneko Martijak eta Mikel Sanchezek ezin izan dute bigarren mailako finala irabazi

Aitziber Arzallus 2024ko aza. 3a, 14:06

Eneko Martija eta Mikel Sanchez gaur eguerdian, Olaberriako pilotalekuan. (Utzitakoa)

Martijak eta Sanchezek gaur eguerdian jokatu dute larruzko paletako bigarren mailako finala Ordiziko Oiangu taldeko kideen kontra, eta 31-35 eginda, azpi txapeldun gelditu dira azpeitiarrak.

Eneko Martijak eta Mikel Sanchezek ezin izan dute larruzko paletako bigarren mailako txapelik jantzi. Gaur eguerdian jokatu dute finala Olaberrian, Ordiziko Oiangu taldeko kideen kontra, eta partida gogor eta estuaren ostean, 31-35 emaitzarekin konformatu behar izan dute azpeitiarrek.

Dena dela, Martija eta Sanchez gustura dira, datorren denboraldian lehenengo mailan ariko baitira. Joan den asteburuan lortu zuten horretarako txartela, eta horrekin, betetzat eman zituzten denboraldirako zituzten helburuak.   

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide