Joan den astelehenean ireki zituen ateak Esklabetan Mendietxe museoak, Alex Txikonek bultzatutako proiektua da. Ordutik ateak irekita izan ditu museoak, eta hainbat ekintza egin dituzte bertan Mendietxek eta Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta. Asteartean Javi Guzman eskalatzaileak Fitz Roy ikus-entzunezkoa eskaini zuen Mendietxen. Asteazkenean, berriz, Pasang Tenba xerpak Puja zeremonia egin zuen eta mendizale azpeitiarrak omendu zituzten. Atzokoan, Manu Cordova mendizale eta eskalatzaileak berak egindako hainbat bide eta proiektu azaldu zituen jendaurrean hitzekin eta irudiekin. Gaurko, Sebastian Alvaroren hitzaldia zuten iragarrita, baina atzeratu beharra izan dute ekitaldi hori.
Asteburuan Mendietxe museoaren ateak irekita izango direla azaldu dute museoaren arduradunek, baina aurrerago zehaztuko dituzte ordutegia eta funtzionamendua.