Olaia Esnaola txapeldunordea izan da Kintopekoen Harri Jasotze Txapelketan

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 17a, 16:40

Olaia Esnaola 50 kiloko kubikoarekin lanean, atzo, AbadiƱon. (Ibon Errazu)

Iaz txapela jantzi zuenean baino marka hobea egin arren, Maddi Gesalaga zarauztarrak hartu zion aurrea azpeitiarrari atzo Abadiñon.

Olaia Esnaola azpeitiarra bigarren sailkatu zen atzo, Abadiñon (Bizkaia), Kintopekoen Harri Jasotze Txapelketan.

Iaz Gernikan (Bizkaia) irabazitako txapela defendatzea zegokion atzo Esnaolari. Orduan bezala, 50 kiloko zilindroa eta kubikoa altxatu behar zituzten lehiakeek, eta Esnaola txapela irabazi zuenean baino koska bat goitik ibili zen, zilindroa 41 aldiz eta kubikoa 28 aldiz jasota (iaz 37+24 izan zen azpeitiarraren marka). Hala ere, altxaldi bat gehiago ematea lortu zuen Maddi Gesalaga zarauztarrak (44-26), eta harentzat izan zen garaipena. Udane Ostolaza oriotarra aurreko biengandik gertu ibili zen (41+27) eta hirugarren postua eskuratu zuen. Goitzeder Labandibar bizkaitarra, laugarren lehiakidea, urrutixeago gelditu zen, 61 altxaldirekin (40+21).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide