Loiolako Sagardo Eguna ospatu dute eguerdian laugarrenez, eta eguraldia lagun, jende multzo polita elkartu da auzoan sagardoa dastatuz eta gazta nahiz txorizo egosiaren pintxoak janez.
Orotara hamabi sagardogileren sagardoak dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek; horietako hamaika auzoko sagardogileak ziren, eta hamabigarrena antolatzaileek gonbidatutakoa izan da. Honako sagardogileak izan dira parte hartu dutenak: Urruzuno, Iturbide, Iturgain, Agite 1, Agite 2, Etxearreta, Kitterra, Askiola 1, Askiola 2, Azkune, Egurtza eta Lepasoro Ibarrola gonbidatu berezia.