Azaroaren 25a

Ikastetxeetan ere indarkeria matxistaren kontra

Maialen Etxaniz

Emakumeenganako indarkeriaren kontra eta parekidetasunaren alde, askotariko ekintzak egin dituzte Azpeitiko ikastetxeetan. 

Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, egun berezia izaten da Azpeitiko ikastetxeetan ere. Egutegian borobilduta duten data da, eta urtero bezala, aurten ere  matxismoaren aurkako jarrera erakusteko hainbat ekintza egin dituzte Iraurgi Ikastetxean, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain nahiz Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Sentsibilizazio ekintzak izan dira guztiak, eta marrazkien bidez edo solasaldien bidez, emakumeenganako indarkeriarekin amaitzeko nahiz parekidetasuna aldarrikatzeko probestu dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide