Pasaiako hilketa salatu dute hainbat herritarrek gaur eguerdian

Julene Frantzesena 2024ko abe. 1a, 14:45

Hainbar herritar elkartu dira eguerdian plazan.

Atzo arratsaldean bikotekide ohiak emakume bat hil zuren tiroz Pasaian. Itaiak deituta, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek plazan, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean.

Atzo arratsaldean bikotekide ohiak emakume bat hil zuren tiroz Pasaian (Gipuzkoa), eta hilketa hori salatzeko plazara atera dira gaur eguerdian hainbat herritar. Itaiak egindako deialdiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira kioskoaren aurrean 13:00etarako, eta Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean egin dute horiek elkarretaratzea.

Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen hilketa berak gauzatu zuelakoan. Gizonak emakumeari tiro egin eta ihes egin zuen auto batean, baina Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zen gero, bikotekide ohia hil zuela aitortzeko; han atxilotu zuten. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide